Kronometroa
Konometroari esker, denbora neur dezakezu, bai eta tarteko denborak eta itzuli
bakoitzeko denbora hartu ere.
Hautatu Menua > Antolatzailea > Kronometr. eta aukera hauetako bat:
● Denb. kontr. zati — tarteko denborak jasotzeko. Denbora gorde gabe
berrezartzeko, hautatu Aukera > Zeroan jarri.
● Itzul. denb. kontr. — itzuli bakoitzeko denborak jasotzeko.
● Jarraitu — atzeko planoan ezarri duzun denbora neurketa ikusteko.
● Azkena erakutsi — kronometroa berrezarrita ez badago azkenengo aldian
neurtutako denbora ikusteko
● Denborak ikusi edo Denborak ezabatu — gordetako denborak ikusteko edo
ezabatzeko
Kronometroak atzeko planoan funtzionatzea nahi baduzu, sakatu amaitze tekla.
17. Aplikazioak
Zure telefonoak jokoak edo aplikazioak instalatuta izan ditzake. Artxibo hauek zure
telefonoaren memorian edo memoria txartel batean gordetzen dira, eta karpetetan
antolatu daitezke.
Ikus "Memoria txartela"39.
Aplikazio bat abiaraztea
Hautatu Menua > Aplikazioak > Jokoak, Memoria txartela, edo Bilduma. Joan joko
edo aplikazio batera, eta hautatu Ireki.
Joko baten soinuak, argiak eta bibrazioak ezartzeko, hautatu Menua > Aplikazioak >
Aukera > Ap. ezarpenak.
Bestelako aukerak hurrengoak izan daitezke:
● Berts. eguneratu — aplikazioaren bertsio berririk deskargatzerik badagoen
ikusteko, honako web horri honetatik: (sareko zerbitzua)
● Web orria — Interneteko orri batetik aplikaziorako informazio gehiago edo datu
osagarriak emateko, halakorik badago (sareko zerbitzua)
● Ap. sarrera — aplikazioari sarerako sarrera murrizteko