Mapak eta GPS
Kokapen sistema globala (GPS) erabili dezakezu Mapak aplikazioarekin. Zure kokapena
bilatu, edo distantziak eta koordenadak gorde.
GPS funtzioa zure telefonoarekin erabili baino lehen, telefonoa haririk gabeko
teknologia erabiltzen duen kanpoko GPS hartzaile bateragarri batekin parekatu behar
duzu. Informazio gehiago eskuratzeko, erabiltzailearen gidan zure GPS gailua bilatu.
Bluetoth GPS gailua eta telefonoa parekatu ondoren, baliteke telefonoak hainbat
minutu behar izatea uneko kokapena agertzeko. Hurrengo konexioak azkarragoak
izango dira, baina GPSa hainbat egunetan ez erabiliz gero, edo azkenengo aldian erabili
zenuen kokapenetik oso urrun bazaude, baliteke hainbat minutu behar izatea zure
kokapena agertzeko.
Posizionamendu Globaleko Sistema (GPS) Amerikako Estatu Batuetako gobernuak
zuzendutakoa da, hau izanik sistema honen zehaztasunaren eta mantentze lanen
arduradun bakarra. Estatu Batuetako gobernuak GPS sateliteetan egiten dituen
doikuntzek eragina izan dezakete kokapenari buruzko datuen zehaztasunean, eta hau
Irrati-Nabigazio Plan Federalaren eta Estatu Batuetako Defentsa Zibilaren Sailean GPS
politikari buruz sortu daitezkeen aldaketen menpe dago. Sateliteen geometria eskasak
ere zehaztasunari eragin diezaioke. Zure kokapenak, eraikinek, oztopo naturalek eta
eguraldiaren baldintzek, GPS seinaleen erabilgarritasun eta kalitatean eragina izan
dezakete. GPS seinaleak jaso ahal izateko, GPS hargailua kanpoan soilik erabili behar
da.
Ez da gomendagarria edozein GPS erabiltzea neurketa zehatz bat egiteko, ez eta GPS
hargailuak eta irrati zelularren sareek adierazten dituzten datuetan soilik oinarritzea
kokatu edo nabigatzeko.
Antolatzailea
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
47