Nokia bateria egiaztatze arautegia
Erabil ezazu beti Nokia bateria originalak zure segurtasunerako. Nokiaren jatorrizko
bateri bat erabiltzen ari zarela egiaztatzeko baimendutako denda batean erosi eta
ondorengo pausoak jarraituz hologramaren jatorria egiaztatu:
Hurrengo urratsak zuzentasunez bete arren, ez dago erabateko ziurtasunik bateria
egiazkoa dela ziurtatzeko. Edozein arrazoirengatik bateria egiazkoa ez dela susmatuz
gero, hau da, Nokia bateria original bat, ez ezazu erabili eta eraman ezazu Nokia
zerbitzu gune hurbilenera edo hornitzailearengana laguntza eskatzeko. Zure
hornitzaileak edo Nokia zerbitzu puntu baimenduak bateriaren egiazkotasuna
aztertuko du. Egiazkotasuna aztertu ezingo balitz, bueltatu ezazu bateria erosi zenuen
tokira.