Deien erregistroa
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
29
9. Kokaleku erregistroa
Sareak kokapen eskaera bat bidal diezazuke (sareko zerbitzua). Harpidetzeko eta
kokapen informazioa ematea edo ez ematea adosteko, jarri harremanetan zure zerbitzu
hornitzailearekin.
Kokapen eskaera onartzeko edo eskaerari uko egiteko, hautatu Onartu edo Ezetsi.
Eskaeraz konturatzen ez bazara, telefonoak automatikoki onartu edo ukatu egingo du,
zerbitzu hornitzailearekin adostutakoaren arabera.
Azkeneko 10 pribatutasun jakinarazpenei eta eskaerei buruzko informazioa ikusteko,
hautatu Menua > Erregistroa > Kokapena > Kokapen-loga.
10. Konektibitatea
Zure telefonoak beste telefonoekin konektatzeko eta datuak bidaltzeko eta jasotzeko
hainbat funtzio ditu.
Haririk gabeko Bluetooth teknologia
Bluetooth teknologiak aukera ematen dizu telefonoa irrati uhinak erabiltzen dituen
Bluetooth gailu bateragarri batera konektatzeko, 10 metroko (32 oin) esparruan.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2,0 + EDR , eta ondorengo profil
hauek onartzen ditu: 2,0 + EDR sarbide orokorra, esku libreak, aurikularrak, objektuen
kargatzea, fitxategiak transferitzea, telefonozko sareratzea, serieko ataka, objektu
orokorren aldaketa, advanced audio distribution, audio eta bideorako urruneko
kontrola eta audio eta bideorako distribuzio orokorra . Bluetooth teknologia onartzen
duten beste gailu batzuekiko operatibitatea ziurtatzeko, modelo honetarako Nokiak
onartutako osagarri homologatuak erabili behar dira bakarrik. Beste gailuen
fabrikatzaileekin egiaztatu gailu horiek telefono honekin bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar gehiago behar dute eta, beraz,
bateriaren iraupena murrizten dute.
Bluetooth konexio bat ezarri
Hautatu Menua > Ezarpenak > Konektibitatea > Bluetootha eta jarraitu hurrengo
urratsak:
1. Hautatu Nire telefonoaren iz. eta idatzi izen bat zure telefonoarentzat.
2. Bluetooth konektibitatea aktibatzeko, hautatu Bluetooth > Piztuta. Bluetooth
aktibo dagoela adierazten du.
3. Zure telefonoa audi hobekuntza bati konektatzeko, hautatu Aud. osagarri.
konek. eta konektatu nahi duzun gailua.
4. Telefonoaren esparru barruan dauden Bluetooth sistemako edozein gailuri
parekatzeko, hautatu Gailu parekatuak > Gailu berria gehitu.