
Ahots markazioa
Die bat egin Kontaktuetan gordetako izena esanez.
Ahots komandoak hizkuntzaren araberakoak direnez, ahotsez markatu baino lehen,
hautatu Menua > Ezarpenak > Telefonoa > Hizkuntza ezarpenak > Ahots errep.
hizk. eta zure hizkuntza.
Oharra: Ahots identifikadoreak erabiltzea zaila izan daiteke ingurune zaratatsu
batean edo larrialdi batean; beraz, egoera guztietan ez da gomendatzen ahotsez
markatutako deietan fidatzea.
1. Egonean moduan, sakatu eta eutsi sakatuta eskuineko hautatze teklari edo azpiko
bolumen teklari. Tonu labur bat entzuten da, eta Hitz egin orain ikusten da.
2. Deitu nahi duzun kontaktuaren izena esan. Hizketa ezagutzea ondo suertatzen bada,
komandoarekin bat datozenen zerrenda erakutsiko da. Telefonoak zerrenda
horretako lehen izenaren ahots komandoa egiten du. Komando zuzena ez bada, joan
beste sarrera batera.