Dei bat izatean dauden aukerak
Dei bat izatean erabil daitezkeen aukeretako askori sareko zerbitzu esaten zaie. Horien
eskuragarritasunari buruz jakiteko, jarri harremanetan zure zerbitzu hornitzailearekin.
Dei batean zehar, hautatu Aukera. Aukerak hurrengoak izan daitezke:
Deitze aukerak hauek dira: Mutututa edo Ez mututu, Kontaktuak, Menua, Teklatua
blokeatu, Grabatu, Audio hobekuntza, Bozgorailua edo Aurikularra.
Sare aukerak hauek dira: Erantzun edo Uko egin, Eutsi edo Ez eutsi, Dei berria,
Solasera gehitu, Deia amaitu, Dei guztiak amaitu, eta hurrengoak:
● DTMF bidali — tonu kateak bidaltzeko
● Trukatu — dei aktibotik zain dagoen deira aldatzeko, eta alderantziz
● Transferentzia — zain dagoen deia dei aktibo batekin konektatzeko, eta zu zeu
deskonektatzeko
● Elkarrizketa — konferentzia dei bat egiteko
● Dei pribatua — konferentzia dei batean elkarrizketa pribatu bat izateko
Deitzeak
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
20
Abisua: Ez ezazu gailua zure belarriarengandik hurbil jarri bozgorailua jarrita
dagoen bitartean, bolumena altuegi egon baitaiteke.
4. Testua idatzi
Testu moduak
Testua sartzeko (adibidez, mezuak idaztean), testu input tradizionala edo aurresalea
erabil dezakezu.
Testua idaztean, sakatu eta eutsi sakatuta Aukera test input tradizionalaren artean,
honela adierazia
, eta testu input aurresalearen artean aldatzeko, honela adierazia
. Testu input aurresaleak ez du hizkuntza guztiak erabiltzeko aukera ematen.
Maiuskula eta minuskula honela adierazten dira:
, , eta
. Karakterea
maiuskulatik minuskulara aldatzeko (eta alderantziz), sakatu # tekla. Letrazko modutik
zenbakizko modura aldatzeko, honela adierazia
, sakatu eta eutsi sakatuta #, eta
hautatu Zenbaki modua. Zenbakizko modutik letrazko modura aldatzeko, sakatu eta
eutsi sakatuta #.
Idazteko hizkuntza ezartzeko, hautatu Aukera > Idazteko hizk..
Testu input tradizionala
Sakatu zenbakizko tekla bat, 2tik 9ra, behin eta berriz, zuk nahi duzun karakterea
agertu arte. Idazteko hautaturiko hizkuntza nolakoa, karaktereak halakoak.
Nahi duzun hurrengo letra erabiltzen ari zaren tekla berean badago, itxaron kurtsorea
agertu arte eta sartu letra.
Puntuazio zeinu ohikoenetara eta karaktere berezietara sarbidea izateko, behin eta
berriz sakatu 1 zenbakizko tekla, edo sakatu * karaktere berezi bat hautatzeko.
Testu input aurresalea
Testu input aurresalea hiztegi inkorporatu batean oinarritzen da; honi hitz berriak ere
txerta diezazkiozu.
1. Hitz bat idazten, hasteko tekla hauek erabili 2tik 9ra. Sakatu tekla bakoitza bakarrik
behin hizki bakoitzeko.
2. Hitz bat konfirmatzeko, joan eskuinera edo hutsune bat gehitu.
● Hitza zuzena ez bada, sakatu * behin eta berriz, eta hitza zerrendatik hautatu.
● Hitzaren atzetik ? karakterea ikusten bada, idazten saiatzen ari zaren hitza
hiztegian ez dagoela adierazten du horrek. Hitza hiztegira gehitzeko, hautatu
Letreiatu. Hitza idatzi testu input tradizionala erabiliz, eta hautatu Gorde.