Airean zehar dauden software eguneratzeak
Zure zerbitzu hornitzaileak softwareko eguneratzeak zuzenean zure telefonora igor
ditzake airean zehar (sareko zerbitzua). Zure telefonoaren arabera, baliteke aukera hau
eskuragarri ez izatea.
Software eguneratzeak deskargatzean datu kantitate handiak transferi daitezke zure
zerbitzu hornitzailearen sarearen bidez. Datuak igortzeko tarifei buruzko informazioa
jasotzeko, jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Ezarpenak
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
36
Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula egiaztatu edo kargagailura
konektatu.
Abisua: Softwarearen bertsio berriak instalatzerakoan, ezin da gailua erabili,
ezta larrialdi deietarako ere, instalazioa bukatu eta gailua berrabiarazi arte. Egiaztatu
datuen segurtasun kopiak egiten dituzula softwarea eguneratu baino lehen.
Software eguneratzeen ezarpenak
Zure telefonoaren arabera, baliteke aukera hau eskuragarri ez izatea.
Software eta konfigurazio eguneratzeak onartzeko edo ez, hautatu Menua >
Ezarpenak > Konfigurazioa > Gailu-kudeatz. ezarp. > Horn. softw. eguner..
Software eguneratze bat eskatu
1. Hautatu Menua > Ezarpenak > Telefonoa > Telef.-eguneratzeak zure zerbitzu
hornitzailetik eskura ditzakezun telefono softwareko eguneratzeak eskatzeko.
2. Hautatu Uneko softw. xehet. uneko software bertsioa ikusteko eta eguneratzea
behar den begiratzeko.
3. Hautatu Desk. tel. softwarea software eguneratze bat deskargatzeko eta
instalatzeko. Jarraitu pantailan agertzen diren jarraibideei.
4. Instalazioa deskargatzea burutu eta gero bertan behera utzi bada, hautatu Instal.
softw.-eguner. instalazioa hasteko.
Softwarea eguneratzeak zenbait minutu iraun dezake. Instalatzean arazorik izanez
gero, jarri harremanetan zure zerbitzu hornitzailearekin.