Jatorrizko ezarpenak berreskuratzeko
Telefonoaren atorrizko ezarpenak berreskuratzeko, hautatu Menua > Ezarpenak >
Berr. fabr. ezarp. eta aukera hauetariko bat:
● Berrez. ezarp. soilik — datu pertsonalak ezabatu gabe lehentasun ezarpen guztiak
berrezartzeko
● Guztiak berrezarri — datu pertsonal guztiak ezabatuz lehentasun ezarpen guztiak
berrezartzeko. Datu pertsonalak hurrengoak izan daitezke: kontaktuak, mezuak,
media artxibategiak eta aktibazio kodeak
12. Operadore menua
Webgune batean zure sare-operadoreak eskeinitako zerbitzuetara sartu. Informazio
gehiago jasotzeko, jo ezazu zure sarearen operadorearengana. Operadoreak menu hau
zerbitzu mezu baten bidez egunera dezake.
13. Galeria
Irudiak, bideo klipak, musika artxiboak, gaiak, grafikoak, tonuak, grabaketak eta
jasotako artxiboak. Artxibo hauek zure telefonoaren memorian edo memoria txartel
batean gordetzen dira, eta karpetetan antolatu daitezke.
Karpetak eta artxibategiak
Karpeta zerrenda ikusteko, hautatu Menua > Galeria. Karpeta batetan dauden
artxiboen zerrenda ikusteko, karpeta bat hautatu eta Ireki. Fitxategi bat mugitzean
memoria txarteleko karpetak ikusteko, joan memoria txartelera eta sakatu korritze
tekla eskuinera.