Memoria txartela
Erabili memoria txartel bat zure multimedia artxibategiak gordetzeko, adibidez bideo
klipak, abestiak, soinu artxibategiak, irudiak eta mezu datuak.
Galeria gordetako hainbat karpeta, telefonoak erabilitako edukiarekin (adibidez,
Gaiak) memoria txartelean gorde daiteke.
Memoria txartela formateatzea
Hornitutako hainbat txartel aurrefomateatuta daude; beste batzuk formateatu behar
dira. Memoria txartel bat fomateatzean, txarteleko datu guztiak betirako galtzen dira.
1. Memoria txartel bat formateatzeko, hautatu Menua > Galeria edo Aplikazioak,
memoria txartelaren karpeta
, eta Aukera > Mem. txart. formt. > Bai.
2. Formateatzea amaitzerakoan, idatzi izen bat memoria txartelarentzat.
Memoria txartela blokeatzea
Pasahitz bat ezartzeko (gehienez 8 karaktere) zure memoria txartela baimenik gabeko
erabilpenen kontra babesteko, hautatu memoria txartelaren karpeta
eta Aukera >
Pasahitza ezarri.
Pasahitza zure telefonoan gordetzen da, eta ez duzu berriro sartu behar telefono berean
memoria txartela erabiltzeko. Memoria txartela beste gailu batean erabili nahi baduzu,
pasahitza eskatuko zaizu.
Pasahitza ezabatzeko, hautatu Aukera > Pasah. ezabatu.
Memoria kontsumoa behatu
Datu talde ezberdinetako memoria kontsumoa eta memoria txartelean software berria
instalatzeko gelditzen den lekua behatzeko, hautatu memoria txartela
eta
Aukera > Xehetasunak.
14. Media
Kamera eta bideoa
Kamera inkorporatuaren bidez, argazkiak atera eta bideo klipak graba ditzakezu.