Sareko zerbitzuak
Telefonoa erabiltzeko haririk gabeko zerbitzu-hornitzaile bateko harpideduna izan
behar duzu. Telefonoko aukera askotan sareko aukera bereziak behar dira. Aukera
horiek ez daude erabilgarri sare guztietan, beste sare batzuek zuk zerbitzu-
hornitzaileekin akordio bereziak izatea eska dezakete sareko zerbitzuak erabili baino
lehen. Zure zerbitzu-hornitzaileak azaldu ahal dizu zerbitzua nola dabilen eta zenbat
kobratzen duten. Sare batzuek muga batzuk jartzen dituzte, sareko zerbitzuak
erabiltzeko garaian. Adibidez, sare batzuek ez dituzte hizkuntzei lotutako karaktere eta
zerbitzu guztiak onartzen.
Zure zerbitzu-hornitzaileak telefonoko zenbait aukera ezgaitzeko edo ez aktibatzeko
eskatu liezazuke. Kasu horretan, aukera horiek ez dira telefonoko menuan agertuko.
Era berean, telefonoak konfigurazio berezia izan lezake, menuen izen, hurrenkera edo
ikono desberdinak izanik, adibidez. Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure
zerbitzu-hornitzailearengana.
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
8