Sartzeko kodeak
Zure telefonoak sartzeko kodeak eta segurtasun ezarpenak nola eraltzen dituen
ezartzeko, hautatu Menua > Ezarpenak > Segurtasuna > Sarbide kodeak.
● PIN kodeak (UPIN), SIM txartelarekin (USIM) batera datorrena, txartela baimenik
gabeko erabilpenen kontra babesteko balio du.
● PIN2 kodea (UPIN2), zenbait SIM txartelekin (USIM) batera datorrena, hainbat
zerbitzuetara sartzeko eskatzen da.
● PUK (UPUK) eta PUK2 (UPUK2) kodeak SIM txartelarekin (USIM) batera etor daitezke.
PIN kodea hiru aldiz jarraian oker idazten baduzu, PUK kodea idaztea eskatuko zaizu.
Kodeak hornitzen ez badira, jarri harremaneta zure zerbitzu hornitzailearekin.
● Segurtasun kodeak zure telefonoa zure baimenik gabe erabiltzea eragozten du.
Kodea eratu eta aldatu dezakezu, eta telefonoa ezarri kodea galdetzeko. Kodea
sekretuan gorde eta leku seguru batean, zure telefonotik urrun. Kodea ahazten
baduzu telefonoa blokeatuta izanik, telefonoak zerbitzua behar izango du eta
baliteke bestelako tarifak kobratzea. Informazio gehiago jaso nahi baduzu, jarri
harremanetan Nokia Care puntu batekin edo zure telefono saltzailearekin.
● Murrizte pasahitza eskatuko zaizu deia blokeatzeko zerbitzua erabiltzen duzunean,
zure telefonotik egiten diren deiak murrizteko (sareko zerbitzua).
● Web nabigatzailearen segurtasun moduluaren ezarpenak ikusteko edo aldatzeko,
hautatu Menua > Ezarpenak > Segurtasuna > Segurt.-modul. ezarp..