Medikuntzako tresna inplantatuak
Medikuntzako tresnen egileek hari gabeko gailuaren eta inplantatutako mediku
tresnaren artean, taupada-markagailu edo desfibriladoreak esaterako, gutxienez 15,3
zentimetroko (6 hazbeteko) tartea egotea gomendatzen dute medikuntza tresnarekiko
potentzia interferentziak ekiditeko. Tresna hauetakoren bat darabilten pertsonek:
● Hari gabeko telefonoa beti medikuntzako tresnatik 15,3 zentimetrotara (6 hazbete)
mantendu behar dute piztuta dagoenean.
● Ez eraman telefonoa paparreko zorro batean.
● Telefonoa erabiltzerakoan, medikuntzako tresna kokatuta dagoen beste aldeko
belarrian jarri, balizko interferentziak murrizteko.
● Interferentziaren bat dela susmatu bezain laster hari gabeko telefonoa itzali.
● Medikuntzako tresnaren fabrikatzaileak emandako argibideak irakurri eta jarraitu.
Zure haririk gabeko telefonoa medikuntzako tresna batekin batera erabiltzeari buruzko
zalantzarik izanez gero, jar zaitez zure sendagilearekin harremanetan.