Testua idatzi
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
21
● Hitz konposatuak idazteko, hitzaren lehenengo zatia idatzi, eskuinetara joan eta
berretsi. Hitzaren azkenengo zatia idatzi, eta hitza berretsi.
3. Hurrengo hitza idazten hasi.
5. Menuetan nabigatu
Telefonoak menuetan antolatutako funtzio multzo zabala eskeintzen dizu.
1. Menura joateko, hautatu Menua.
2. Menuan zehar nabigatu, eta hautatu aukera bat (esaterako, Ezarpenak).
3. Hautatutako menuak azpimenuak baditu, hautatu bat (esaterako, Deia).
4. Hautatutako menuak azpimenuak baditu, 3. pausua errepikatu.
5. Nahi duzun ezarpena hautatu.
6. Aurreko menu mailara itzultzeko, hautatu Atzera.
Menutik irteteko, hautatu Irten.
Menu bista aldatzeko, hautatu Aukera > Menu nag. ikusp. > Zerrenda, Sareta,
Sareta etiketekin, edo Tab.
Menua berrantolatzeko, joan menura mugitzeko, eta hautatu Aukera > Antolatu >
Mugitu. Joan menua eraman nahi duzun lekura, eta hautatu OK. Aldaketa gordetzeko,
hautatu Eginda > Bai.
6. Mezuak
Testua, multimedia, audioa, flash mezuak eta e-maila irakurri, idatzi, bidali eta gorde
dezakezu. Mezu zerbitzuak bakarrik erabili daitezke zure sareak edo zerbitzu
hornitzaileak onartzen baditu.
Testu eta multimedia mezuak
Mezu bat eratzerakoan adibidez argazki bat erantsi ahal diozu. Artxibategi bat
eransterakoan, telefonoak automatikoki aldatzen du testu mezua eta multimedia
mezua ezartzen du.
Testu mezuak
Zure telefonoak mezu bakarreko muga gainditzen duten mezuak onartzen ditu. Mezu
luzeagoak bi mezu edo gehiagotan banatuta bidaltzen dira. Zerbitzu-hornitzaileek
bidalitako mezu kopuruen arabera kobratu ohi dute. Azentu-markak eta bestelako
ikurrak dituzten karaktereek eta hizkuntza jakin batzuetako karaktereek leku gehiago
hartzen dute, eta mezu batean bidal daitekeen karaktere kopurua murriztu egiten da.
Pantailaren goiko parteko adierazle batek erabiltzeke dagoen karaktere kopurua
erakusten du, baita beharrezko mezu kopurua ere.